Lerro industrialetarako eta ekoizpen-prozesuetarako piezak elikatzeko sistema automatizatuen fabrikatzaileak

Kaskada moduko elikatze sistema

Elementu pneumatikoekin bereziki diseinatutako 150mmko zabalera duen elikatze sistema, neurri txikiko pieza eta torlojuak elikatzeko. Ezaugarriak Kaskada moduko elikatze sistema edo lamen bidezko elikatze sistema sistema egokia da, bere kontzepzio propioagatik, biraketa piezak dosifikatzeko eta bideratzeko, bai formatu luzeak: barilla, ardatzak, hodiak, etab. baita laburrak: errotulak, zorroak, buloiak, torlojuak, etab.; edo lauak: azkoinak, zirrindolak, eraztunak, errodamenduak, estalki lauak, estalki ahurrak, etab. Beste geometria mota batzuetako piezak ere elika ditzake.

JOVIk neurrira egiten ditu biraketa-piezak dosifikatzeko eta orientatzeko kaskada moduko elikatzaileak, bai formatu luzeetan: hagaxkak, ardatzak, hodiak eta abar; bai laburretan: errotulak, zorroak, buloiak, torlojuak

Datu teknikoak

Tamainak: eragingailu pneumatikoko 150 mm-ko zabalerako mini ekipotik 250, 400 eta 735 mm-ko motorizatuetatik pasatuz, neurri estandarretan, 2.000mm-tik gorako neurketa bereziak egin ahal izatera.

Lamen lodiera: lamen 5, 10, 20ko lodiera estandarra edo neurrikoa beharraren eta aplikazioaren arabera

Kadentzia: 30 ziklo/min-tik 50Hz-ra.

Torlojuen elikatze-sistema

Torlojuak elikatzea kalitatea kontrolatzeko, M16x200mm-ko tamaina duten 140 torloju minutuko eta torloju txikietan 500 torloju baino gehiago minutuko elikatzeko gaitasuna.

Errotulen elikatze-sistema

Errotulak eta bernoak elikatzeko sistema, 20 mm-ko ø burualdetik 50mm-ra bitartekoa. Errotula arrabol motorizatuen bidez eta transfer bidezko atzapar bikoitzeko manipulagailuaren bidez posizionatzea.

Eraztunen elikatze-sistema

Silentblocken elikatze sistema

Barren elikatze-sistema

Errodamenduen elikatze sistema

Azkoinen eta zorroen elikatze sistema

150mmko elikatze sistema

Lerro industrialetarako eta ekoizpen-prozesuetarako piezak elikatzeko sistema automatizatuen fabrikatzaileak
+34 943 862 358


Bº Oikina Pabellon el modelo 25
20750 Zumaia (Gipuzkoa)